Juan G. Andres,  Artxipelagoko zuzendariari egindako elkarrizketa

 

Artxipelagoa Ulu Media egindako lehen soinu fikzioa da. Covid-19ko pandemia baina lehenago jaio zen ideia, baina azaltzen duen mundu post apokaliptikoa ez da gehiegi ezberdintzen askotan daukagun errealiteaz. Proiektu interesgarri eta berritzaile honen atzean Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés daude zuzendariak bezala. Bigarrenarekin hitzegiten dugu Artxipelagoari buruz.

Zer da Artxipelagoa?

Ezin dugu esan euskaraz egin den lehenbiziko soinu fikzioa denik, beste batzuk egon direlako gurea baino lehen, baina neurri honetako lehendabizikoa dela uste dugu. Saiatu gara ezagutzen ditugun telesaileen mailara gerturatzen. Produkzioa oso txukuna da, oso profesional handiekin egin dugu lan, bai arlo teknikoan bai parte hartu duten aktoreek ere. Eta guztiontzat erronka erraldoia izan da.

Tramari dagokionez, Artxipelagoa distopia bat da, Euskal Herria post apokaliptiko batean gertatzen dena. Abenturazko istorio bat da, bidaia bat kontatzen duena. Abentura istorio klasiko bat da baina etorkizunean girotuta dago eta heroi neska eta itsas lapurrak daude. Gehienbat abentura istorio bat da, baina humore eta drama puntu batzuk baditu ere.

 

 

Nola sortu zen Artxipelagoko proiektua?

Artxipelago Oierren jatorrizko ideia bat da, pandemia baino lehenagokoa, baina Etxeberria anaiekin batera gehiago landu zuten. Azkenean Xabier eta Martin Etxeberria Artxipelagoko gidoilariak bihurtu dira.

Oier eta biok proiekturen zuzendariak izan gara, ekoizpena eraman dugu hasieratik, kastina eta probak. Soinu edizioan teknikoekin egon gara lan egiten pare-pare, nagusiki erritmoa erabakitzen. Filma entzunda bezala gelditzea nahi genuen. Soinua bakarrik geneukan, eta gauza batzuk azpirratu behar genituen ulertarazteko. Ez genuen nahi off ahotsa asko erabili, eta azkenean ez genuen erabili lehenengo kapituluetan baino. Orokorrean, zinema zekuentziak bezalakoak pentsatu ditugu, eta honetarako transizioak oso garrantzikuak izan dira.

Baina Oier eta biok zuzendariak izan arren, aktore zuzendaria Anartz Zuazua izan da antzerkigintzan eskarmentu handia daukalako. Bereziki, azkoreek ez-irakurketa lana egitea behartu ditu, eta oso lan garrantzitsua izan da.

Zer ezberdintasun daude aintzineko irrati-nobelak oraingo audio fikzio honekin?

Errespeto guztiarekin esanda, ez da aintzineko irrati-nobela zahar horiek bezala, ez da antzerki irakurria. Ez dira irakurtzen duten aktoreetakoak. Aktoreek eta bikoizlariek antzezten dute, pertsonaiak egiten dituzte, rol ezberdinekin.

Esan diguten bezala, antzerkigintzan eta zinemagintzan dabiltzan aktoreentzat oso polita izan da lan hau, beraiek normalean ohitutak daudelako beraien gorputza eta batez ere aurpegia erabiltzera. Kasu honetan ahotsa baino ezin izan dute erabili. Hau beraientzat beste erronka garrantzitsua izan da. Beraien ahotsa erabili behar dute jendeak mundu hori ikus dezan.

 

 

Soinuak garrantzi izugarria dauka, nola landu duzue

Xanti Salvador (Goya saria irabazi du La trinchera infinita filman egindako soinu diseinuagatik) eta Koldo Corella arduratu dira soinu diseinuaz. Orain arte irudiarekin lotuta lan egin dute zinemagintzan, sinkronia bat bilatzen zuten irudimenarekin eta hori askotan nahiko esklabua da. Off-eko gauzak sartu ditzakezu, baina beti irudiaren menpe daude zinemagintzan. Kasu honetan gozamena izan da modu berri batean lan egitea soinu diseinu arloan, baita ardura ere, entzumena elementu bakarra zelako.

Lan honetarako soinu sistema berezi bat erabili dute, binaural deitzen dutena. Oso inmersiboa soinu espazial bat da, entzulea sartzen duena eszenaren zati ezberdinetan. Horregatik aholkatzen dugu kaskoekin entzutea, esperientzia askoz hobeagoa delako.

Musika erronka garrantzitsua izan da baita, ezta?

Rafa Rueda eta Aritz Aranburu izan dira musikarekin lan egin dutenak. Jatorrizko musika elektronikoa egin dute, hasierako karetan azaltzen den bezala, eta erdiaroko abenturazko istoriarekin kontraste oso interesgarria egiten du.

Nola da aktore arrakastatsuekin lan egitea?

Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy eta Anartz Zuazua dira protagonistak. Itziar Garmendiak kriston gogoa zuela fikzioa egiteko esan digu eta ez zuela imaginatzen audioan egingo zuenik. Oierrek eta biok eskaini genionean proiektua inoiz ez zuela horrelako ezer egin esan zuen, eta guk “ezta guk ere” erantzun genion. Egia izan, inork. Madrilen Guerra 3 eta El gran apagón motako serie pottoloak eta txukunak daude, baina hemen ez.

 

 

Zer motako entzuleentzako eginda dago Artxipelagoa?

Haurrentzako ez da, sexu eta biolentzia pixka bat dagoelako. Momentu batean pentsatu genuen gaztetxoentzak edo helduentzak bakarrik egitea, baina azkenean guztientzako eginda dago.

Zendat denboran egin duzue ekoizketa?

Ez dugu denbora asko izan grabazioak egiteko. Otsailean bi aste eta erdi. Gero gauzak egin ditugu, edizio arloan bereziki, baina grabaketa lana bi astetan burutu zen..

Arrakastatsua bada, bigarren denboradia egingo al duzue?

Hau da lehendabiziko denboraldia, zortzi episodio ditu eta amaiera irekia dauka. Gustatuko litzaiguke beste bi gehiago egotea baina hori erabaki gabe dago oraindik.

 

 

Nola sortu da Ulu Media ekoiztetxea?

Ikus-entzunezko ekoiztetxeak badaude Euskal Herrian, baina audio fikzioa bakarrik lantzen duen ekoiztetzerik ez. Sortu dugu Ulu Media ekoiztetxea eta hau da guk egiten dugun saio bat, besteak beste.

Ulu Media ekoiztetxea duela urte bat sortu genuen, pandemiaren ondorioz, bost lagunen artean. Oier proiektuarek burua da (ez formalki bai eguneroko erronkan), Etxeberria anaiak (Xabier eta Martin) kriston idazlariak dira (nobelak, komikiak, ipuinak, haur liburuak), eta Cristina Tapia eta biok.

Zein proiektu gehiago daukazue?

Oierrek eta Cristinak Ispilu Beltza daukate, Donostia Kulturaren eguneroko magazina, Barruan gaude, Estamos Dentro proiektu bera da baina gaztelaniaz eta hasi gara egiten Urratsa. Beste proiektu batzuk baditugu ere, baina oraindik ezin ditugu kaleratu.

 

 

Eta bukatzeko, nola lortzen da dirua podkast batekin?

Gure kasuan EITBri eskertu behar diogu. Hasieratik babesa eman digute, laguntza haunditu ziguten gainera. Haientzako ere erronka berria da, inoiz ez da egin soinu fikzio bat euskaraz tamaina honekin, eta askatasuna osoa eman digute lan egiteko. Oso gustora egon gara beraiekin lan egiten. Espero dugu gehiago egitea.

Baita guk ere.


Informazio gehio: https://artxipelagoa.eus